2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

SUHILTZAILEAK: SUHILTZAILEAK IKASTOLAN

SUHILTZAILEAK IKASTOLAN

Gaur Eleder etorri zaigu gelara, Olentzero zirudien, zer ekarri ote du poltsa horretan?




Lehenengoz korroan jezarri gara eta prestatutako galderak egin dizkiogu eta poz-pozik gure zalantzak argitu dizkigu.



Gure Beñat-ek etxekolanak eginda ekarri ditu eta galdera oso ondo esaten saiatu da. Primeran Beñat!


Gero poltsan ekarri duena erakutsi digu. Lehenengo kaskoa, baina ze nolako kaskoa!!!!!..........Linterna eta guzti, astronauten kaskoa zirudien.




Maskarila  ere probatu dugu kaskoarekin batera. Baina ze guapo dauden nire haurrak!

 EZETZ ASMATU NORTZUK DAUDEN KASKO HOIEN AZPIAN!!






Gero jantzia atera du, jaka, praka lodiak eta botak noski, hauek praketan sartuta ekarri ditu larrialdi bat egon ezean azkarrago janzteko.
Baina jantzia handiegia da gure haurrentzako beraz...... nork pentsatzen duzue jantziko duela? nor izango da  ba, gure andereñoa!!! Elegante ezta? mangera besterik ez zaio falta.


Andereño bombera 

Ondoko gelan Ariane-ren urtebetetzea  ospatzen ari dira eta suhiltzaile on bat bezala horra joan da gure andereñoa suaren usainari jarraituz.



Gero Alaiak eskularruak faltatzen zirela esan dio Elederreri eta poltsatik atera ditu guztiok probatzeko.








Bitartean kaskoarekin jolasten ibili dira gure mutilak. 


Amaitzeko taldeko argazki  bat atera dugu egun polit hau birgogoratzeko. Gure kamioiak ere agertu nahi du eh!!


Beno Eleder-ren bisita amaitu zaigu, txisa egin eta patiora. Baina eskaileretatik jaisterakoan..... Hau sorpresa, zer da hori? SUHILTZAILEEN KAMIOIA!!!



Nork nahi du kamioian igo? Niiii...niiiii...niiiii... Ale ba aurrera, goazen kamioira igotzera!









Eta nola ez, gure andereñoak ere suhiltzaileen kamioira igo dira.

Okerreko lanbidea aukeratu dugu?

Haur Hezkuntzako ume guztiak kamoitik pasa eta gero gure suhiltzaileei joateko ordua heldu zaie. Eskerrik asko esan eta musu handi bat bota diegu gure ikastolara etortzeagatik.








Eskerrik asko Eleder eta Uriosteko Suhiltzaileentzat.

2 iruzkin:

  1. Oso ondo Izaskun!.Eskerrik asko blog honetan zure lan zoragarri hau ipintzeagatik!!

    ErantzunEzabatu
  2. Benetazko suhiltzaileen kamioarekin eta gustiz, zelako maila daukagu ikastolan, eskerrik asko Eleder!!!

    ErantzunEzabatu