2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

GELAKO LANDAREA.

MARRUBIA

Gaur andereño Izaskunek sorpresatxo bat ekarri digu gelara: landare polit bat.




Baina ba al dakizue zein landare den? Bai, marrubi bat da eta zer da hori Alaia? Marrubi txikitxo bat.


Loreak erori zaizkio jada eta orain fruituak emango dizkigu. Begira begira zenbat marrubi dituen!! Laister marrubitxo bat jan ahal izango dugu.


Badakigu landareek bizitzeko ura eta eguzkia behar dutela, gure tulipan txikiak bezala, beraz hori izango da gure zeregina: landarea egunero zaintzea.
Gelako arduradunak gelako pertsiana igoko du eguzki izpiak sartzeko eta marrubia ureztatuko du.


Gaur Izaro da gelako arduraduna eta guztien laguntzaz marrubia bere lekuan ipini eta landarearen zaintzarekin hasi gara.


Lehenengoz pertsiana igo eguzkia sartzeko.
Gero ureztatu.


Marrubi gorri horien zain egongo gara!
LISTO! Gaurkoz amaitu dugu.


Hemen gaude berriro, begira ezazue ze langile dagoen gure Ugaitz.





Baina zer daukagu hemen? Marrubi gorri-gorri bat.




Eta zer egingo dugu marrubiarekin Unax? zer egingo dugu ba, JAN. Urarekin pixka bat garbitu  eta Andereño Izaskun-nek marrubia zatitu du. Zozketa egin eta Amets, Haizea, Ugaitz eta Alaia-ri tokatu zaie marrubia dastatzea. Gozo zegoen ezta?


 Ui,  Enara zeozer gorri ikusten dut nik lorrontzi horretan!




2 iruzkin:

  1. Ondo behatu landarea umeok, esan didate zuen andereñoak gauero "munstro marrubi-jale" bihurtzen direla eta inguruko marrubi guztiak jaten dituztela. Gero Argitxori botako diote errua.... beraz kontuz!

    ErantzunEzabatu