2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

UNTXIAK 2: ETXEAN ERE UNTXIZALEAK GARA







- "Etxerako lanak ondo eginda ekarri dituzue, e!"-
Bai, gure umetxoak etxetik untxiei buruzko informazio eta gauza interesgarriak ekarri dituzte. Gure gelako untxien txokoan jarriko ditugu eskura izateko.




 
 




Unaxek oso interesgarria den informazioa aurkitu du ordenagailuan 


                                                                                                       


 Uxuek bere aizpa Garazik egindako marrazki polit bat ekarri digu. Eskerrik asko, Garazi!


Koldok "dordoka eta erbia"-ren ipuina ekarri digu. Oso aproposa, benetan
 
Alaiak internetetik atera ditu hainbat gauza ere.Agertzen diren gauzen artean jakin dugu untxien izen zientifikoa zein den ere: "Oryctolagus cuniculus". Oso barregarria iruditu zaigu izen hori, eta asko kostatu zaigu guztion artean idaztea, hizki batzuk ez genituelako ezagutzen.



Norak ekarri dizkigun irudiak fotokopiatu ditugu margotegi txokoan erabiltzeko.








Ainizek ere lan polita prestatu du etxean