2013(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

GU ERE ORTULARI

Ostiralero fruta jaten dugu eta aurrekoan sorpresa polita izan genuen fruta jaten geunden bitartean. 5 urtekoen irakaslea den Noelia gure gelara etorri zen entsalada eskaintzera, baina ez edozein entsalada baizik eta beraiek landatutako barazkiekin egindakoa.

Noeliak esan zigun ostiralero baratzera botatzen ditugun hondakinei esker barazki ederrak hasi direla.
Bost urtekoen geletan proiektu polita lantzen ari dira, baratze ekologikoa, eta guk ere gure aportazio txikia egiten dugu baratze horretan, ostiralero fruta jan eta gero hondakinak baratzeko lurrera botatzen ditugu konpost gisa, lurraren elikagai bihurtzeko.


Bost urtekoen gelakoak belar txarrak kentzen




Gehienek dastatu eta gustora jan zuten, baina beste batzuk......



... tripa ondo bete zuten.



Bitartean beste ume batzuk fruta jaten jarraitzen zuten.

Bukatu ondoren soberakinak konpost egiteko.



Makinista arduratzen da azalak botatzen
 



Iraileko argazki honetan baratzean oraindik ez zegoen ezer landatuta



Orain denetarik dago baratzean, bost urteko umeek oso ondo zaintzen dutelako ikastolako ortua.
Ricardo eta Noeliaren gelakoak baserrira joan zirenean, lau urteko umeak eta gu arduratu ginen belar geruza jartzen eta zabaltzen. 





Primeran pasatu genuen belarra metatik baratzera garraiatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina