2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

KOLOREEN MAGIA: GU ERE KANDINSKY BEZAIN ONAK GARA!

ARTELANEN KRITIKARIAK BIHURTU GARA

Wassily Kandinsky

Gaur interneten Kandinskyren margolanak ikusi eta komentatu ditugu. Bere lanak oso koloretsuak eta alaiak dira: gorria, urdina, berdea, zuria, horia, beltza…





-“Ez dago beltzik!” esan dute
-“Baaaai!” dio Oierrek

Marra hauek beltzak dira

 Artelan honetan guk esagutzen ditugun formak daude. 

-“Zein forma ikusten duzue?”
-“ Borobilak!”
-“Ez duzue besterik ikusten?”
-“Borobilak karratuen barruan”
-“Oso ondo, Ane”





Hemen ere borobilak daude.
-“Espazioaren itxura dauka!”- dio Jokinek
-“Eeeeez!, begiak dira”- dio Unaik
Aroak dio planetak direla.





“Zer, animatzen zarete zuek ere horrelako lanak egiten?” - galdetzen diet.
-“Baaaai!”
-“Nik egingo dut espazioarena eta kohete bat ere margotuko dut”- dio Ibaik.
-Bai, baina zirkulu eta karratuen lanarekin hasiko gara.







"Horiz margotzen ari naiz baina berdea ikusten da. Hau bai zelebrekeria!"
-dio Anek-.



Oier harrituta dago kolore zuriak margotzen duelako

Lan ta lan gure umetxoak

Izarok lortu duen efektoa oso ondo dago: morearen gainean horiz margotu du eta berdea ikusten da


Ideia ona , Alazne, zuriaren gainean laranja argiagoa ikusten da.





Benetazkoak baino politagoak geratu dira






...eta hemen dago emaitza.

Kandinsky-rena baino politagoa, ezta?

3 iruzkin: