2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

UNTXIAK 1: UNTXIEN LAGUNAK GARA GU!

NOLA SORTU DEN GURE PROIEKTU BERRIA

Brown


Hau poza gaur Alaiak bere untxia ekarri duenean gelara!.-" La que se ha liau!!"- dio Koldok- eta egia da. Brown gizajoak ez zekien zer gertatzen zen eta zergatik zeuden hain pozik ume guztiak.Aspalditik proiektu bat aurrera eramaten ari gara: "motxila", deitzen diogu eta ostiralero ume batek motxila bat eramaten du eta astelehenenan hiru gauza ekartzen ditu motxila barruan berarentzar garrantzitsuak direnak eta azaltzen digu guztioi zergatik diren berarentzat hain garrantzitsuak.Ba aste honetan Alaiaren txanda izan da eta bere untxitxoa ekarri du. Baina ez da panpina, ezta pelutxea ere, BENETAZKO UNTXI bat baino, eta Brown du izena.


Alaia harro bere untxiarekin
Brown Belier untxi bat da eta guztiok izan dugu aukera bere azal leuna eta belarri luzeak laztantzeko. 
Galdera pila egin dizkiogu Alaiari untxiei buruz baina berak, esperientzi handia izan arren, ezin izan ditu gure zalantza guztiak argitu.





- "Zer deritzozue untxiei buruz gauza gehiago ikasten badugu?"- galdetu diet.
Erantzuna BAI! erraldoi bat izan da.
Hasi gara kartulina batean idazten untxiei buruz dakigun guztia.
Hemen arazotxo batzuk sortu dira elikagaiei buruz hitzegin dugunean, ezbait ginen adoz jartzen zer jaten duten eta zer ez. Proposatu diet, beti bezala, etxean galdetzeko eta  interneten edo liburuetan bilatzeko informazioa.


Barre asko egin dugu Uxueri aurpegia miazkatu dionean

Agur Brown!!