2013(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

OSO, OSO URRUTIKO GALAXIA BATETAN.....

-"Ezpata laser bat!, eta guretzat ez dago?"- galdetzen didate umeek. 







Benetan bai Darth Vader itxura daukadala ezpata laser eta guztiz.


             NI naiz zure aita












- "Hau ez da ezpata laser bat, paperezko tutua baino"- dio Idoiak
- "...eta zertarako da ba?"- umeek
- "nik badakit"- dio Oier LiƱerak -" kuadro bat egiteko"
- "Kandinskiren kuadroa!"- dio Ibaik -" ...el de los planetas!"
- "Azkarrak zarete ba!"

Papera zabaldu eta lanean hasiko gara.


 Zelofan urdina beltzaren gainean jarri dugunean beltza ikusten zen....


... baina tartean paper zuria jarriz gero.... URDINA!


Orain borobil forma emango diegu. Plantilak erabili ditzakegu edo abaniko modura tolestu gero ebakitzeko.


- "Urtebetetzetako txanoa dirudi"- dio Ixonek


- "Edo izozkien kukurutxoa"- Anek

Hasi gara. Goian originala jarri dugu ikusteko baina saiatuko gara ez kopiatzen, eredutzat hartu baina gure gustora egingo dugu.
























 
Ume guztiek zirkulo bana jarri dutenean, soberan zeudenak libreki jarri dituzte. 




Dotorea ikusten da urrunetik eta efekto politak lortu ditugu.


Kandinskyrena polita da baina guk egindakoa.......


.......POLITAGOA!!!