2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

KOLOREEN MAGIA: KOLORETAKO ARRAUTZAK???


KOLORETAKO ARRAUTZAK???

Gure andereño txantxetan ibili behar da. Esan zigun atzo experimentu bat egiteko behar diren gauzak ekarriko zituela gaur baina.... hau da ekarri diguna
ENSALADILLA EGITEKO OTE?

- "Zertarako dira?"- Galdetzen digu Idoiak
- "Jateko!"
- "Baina nola jaten dira?"
- "Patata frijituekin"- dio Unaxek
- "...eta okelarekin"- Ibaik
- "Uuuuum, huevos fritos!"- dio Oier Liñerak begiak zurituta.
Baina ez daukagu sartaginik ezta oliorik ere,...
- "...eta zer uste duzue gordinik ala egosita egongo direla?"
- "Egosita!"- dio Jokinek oso zihur
Ba froga egingo dugu.....LURRERA BOTAKO DUT!
-"Eeeeeez, dena zikinduko dela!" - dio Ixonek
Botatzen dut eta......
- "Idoia tranpati, egosita daude".

PREST GAUDE EXPERIMENTUA EGITEKO

Gaur koloretako arrautzak jango ditugu maionesarekin. Baina, zelan lortuko dugu kolorea izatea?
Ane Alfonsok dio pintzelarekin eta Unaik "rotu" batekin. Ez dakit ideia ona izango den, gero jan behar bait ditugu...
Orduan Izarori ideia bat bururatu zaio:
- " Eta ura tintatzeko erabili genituen gotatxoak erabiltzen baditugu?"
- "Ideia ona, Izaro!, elikagaietarako koloranteak erabiliko ditugu.



Lehenengo ura tintatu


                           

                            Gero arrautzak zuritu 



                            




 Gero bakoitzak bere gustokoen kolorea aukeratu du....


 ...eta tintatzeko ontzietan sartu ditugu.





Orain itxaron behar dugu. Bitartean txokoetara joango gara.
Lau kolore ezberdin prestatu ditugu

Hona hemen emaitza, koloretsua benetan!

Gure makinista izango da lehena








Zelan jarriko garen!


Aitatxo eta amatxori esan behar diegu honelako arrautzak prestatzeko etxean



Uuuummmmm!!





                                                    Ez dakit nondik hasi...






Ba nik bai!






Gero, soberan zeudenak eraman ditugu konbidatzeko







Soberan geratu den maionesa ere tintatu dugu kolore urdinarekin. Turkesa atera da baina horia bezain gozoa zegoen, uuuummmm!




Eskerrak gu libratu garela!!TXIO, TXIO,TXIOTXIO,...

2 iruzkin:

  1. Mmmm ... Txutxeak baino gozoagoak dira!!! Oso ondo experimentu egiten!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. etxean ere saitu, dibertiagoa da horrela jatea. Egin froga iogurt urdinekin, tortilla berdearekin,... erabili irudimena eta on egin!

      Ezabatu