2013(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

GU ERE ORTULARI

Ostiralero fruta jaten dugu eta aurrekoan sorpresa polita izan genuen fruta jaten geunden bitartean. 5 urtekoen irakaslea den Noelia gure gelara etorri zen entsalada eskaintzera, baina ez edozein entsalada baizik eta beraiek landatutako barazkiekin egindakoa.

Noeliak esan zigun ostiralero baratzera botatzen ditugun hondakinei esker barazki ederrak hasi direla.
Bost urtekoen geletan proiektu polita lantzen ari dira, baratze ekologikoa, eta guk ere gure aportazio txikia egiten dugu baratze horretan, ostiralero fruta jan eta gero hondakinak baratzeko lurrera botatzen ditugu konpost gisa, lurraren elikagai bihurtzeko.


Bost urtekoen gelakoak belar txarrak kentzen




Gehienek dastatu eta gustora jan zuten, baina beste batzuk......



... tripa ondo bete zuten.



Bitartean beste ume batzuk fruta jaten jarraitzen zuten.

Bukatu ondoren soberakinak konpost egiteko.



Makinista arduratzen da azalak botatzen
 



Iraileko argazki honetan baratzean oraindik ez zegoen ezer landatuta



Orain denetarik dago baratzean, bost urteko umeek oso ondo zaintzen dutelako ikastolako ortua.
Ricardo eta Noeliaren gelakoak baserrira joan zirenean, lau urteko umeak eta gu arduratu ginen belar geruza jartzen eta zabaltzen. 





Primeran pasatu genuen belarra metatik baratzera garraiatzen.

2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

KOLOREEN MAGIA: PLISTI PLASTA TEKNIKA EZBERDINETAN


LARANJA KOLOREAREKIN JOLASEAN

- "Andereño estás tururú".  
Bai, Idoiak sarritan entzun du esaldi hori eta azkenik euskeraz esaten ere ikasi dugu:
- "Idoia, burutik jota zaudelaaaa!" 

GURE ANDEREÑO




Egunero dabil gauza bera esaten:
- "Pintzelarekin saiatu zaitezte ez zikintzen", "ez sartu eskuak ontzietan", "azkar-azkar, garbitu zaitez", "kontuz mantala zikindu gabe!"....
- "Uuuufffff!, guri benetan gustatzen zaiguna hori dela, eskuak zikintzea!".

Ba gaur benetan gu bai gaudela "tururu" Idoiak esan digulako eskuak pinturatan sartu behar ditugula.
- "EZ DUGU EZER ULERTZEN".

 

Bagoaz ba barriro magia egitera.
Aurreko egunetan hainbat teknika erabili ditugu koloreen nahasketak egiteko eta kolore berriak ateratzeko eta orain tenperarekin praktikan jarriko ditugu.


 Uretan kolorante gorria bota genuen....

...eta gero horia. Orduan ura laranja bihurtu zen.


 Tenperarekin ere laranja lortu dugu horia eta gorria nahastu ondoren






Egia da, hemen dago laranja!




Eta argizari gorria eta horia nahastuz gero ere bai.


Beste egun batean plastilinarekin ere frogatu genuen.







Andereñok eman zizkigun plastilina zati bi:
gorria eta horia







Txurroak egiten ibili ginen ondo nahastu arte. 

Orain zati bakarra zegoen baina LARANJA KOLOREKOA!


MANDARINA BAT



Eta laranja kolorezkoak ziren gauzak egin genituen: marte planetak, azenarioak, laranjak, mandarinak, sugeak,...
MARTE PLANETA

AZENARIOA

Oso politak geratu dira.




Eta orain.....






ONDO PASATZERAAAAAA!!!!!



Alazneri ez zaio gustatzen zikin egotea

Baina Ane... potaje zalea da ba!
BUSTI...

...IGURTZI...




...ETA HONA HEMEN LARANJA!



LARANJA, NIRE KOLORERIK GUSTOKOENA



kartulinan estanpatu ditugu eskuak eta...




 Tono ezberdinetako laranjak atera dira.



AGUUUURRRRRR!!!!

2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

SUHILTZAILEAK: SUHILTZAILEAK IKASTOLAN

SUHILTZAILEAK IKASTOLAN

Gaur Eleder etorri zaigu gelara, Olentzero zirudien, zer ekarri ote du poltsa horretan?




Lehenengoz korroan jezarri gara eta prestatutako galderak egin dizkiogu eta poz-pozik gure zalantzak argitu dizkigu.



Gure Beñat-ek etxekolanak eginda ekarri ditu eta galdera oso ondo esaten saiatu da. Primeran Beñat!


Gero poltsan ekarri duena erakutsi digu. Lehenengo kaskoa, baina ze nolako kaskoa!!!!!..........Linterna eta guzti, astronauten kaskoa zirudien.




Maskarila  ere probatu dugu kaskoarekin batera. Baina ze guapo dauden nire haurrak!

 EZETZ ASMATU NORTZUK DAUDEN KASKO HOIEN AZPIAN!!






Gero jantzia atera du, jaka, praka lodiak eta botak noski, hauek praketan sartuta ekarri ditu larrialdi bat egon ezean azkarrago janzteko.
Baina jantzia handiegia da gure haurrentzako beraz...... nork pentsatzen duzue jantziko duela? nor izango da  ba, gure andereñoa!!! Elegante ezta? mangera besterik ez zaio falta.


Andereño bombera 

Ondoko gelan Ariane-ren urtebetetzea  ospatzen ari dira eta suhiltzaile on bat bezala horra joan da gure andereñoa suaren usainari jarraituz.



Gero Alaiak eskularruak faltatzen zirela esan dio Elederreri eta poltsatik atera ditu guztiok probatzeko.








Bitartean kaskoarekin jolasten ibili dira gure mutilak. 


Amaitzeko taldeko argazki  bat atera dugu egun polit hau birgogoratzeko. Gure kamioiak ere agertu nahi du eh!!


Beno Eleder-ren bisita amaitu zaigu, txisa egin eta patiora. Baina eskaileretatik jaisterakoan..... Hau sorpresa, zer da hori? SUHILTZAILEEN KAMIOIA!!!



Nork nahi du kamioian igo? Niiii...niiiii...niiiii... Ale ba aurrera, goazen kamioira igotzera!









Eta nola ez, gure andereñoak ere suhiltzaileen kamioira igo dira.

Okerreko lanbidea aukeratu dugu?

Haur Hezkuntzako ume guztiak kamoitik pasa eta gero gure suhiltzaileei joateko ordua heldu zaie. Eskerrik asko esan eta musu handi bat bota diegu gure ikastolara etortzeagatik.








Eskerrik asko Eleder eta Uriosteko Suhiltzaileentzat.