2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

UNTXIAK 7: SALTOKA UNTXIAK IZANGO BAGINA BEZALA

Untxiei buruzko gauza asko ikasten ari gara. Besteak beste salto handiak egiten dituztela, baina guk ere badakigu saltoak ematen. Egin dezagun froga.

Hazi dira konparaketak egiten eta ez genekien noren saltoa zen handiena. Galdetu diet zer egin behar dugun jakiteko nor den jausilaririk hoberena eta proposatu dute marra bat egitea klarionarekin lurrean.
-"Bai, baina gero zelan neurtzen dugu?"
- "Ba metro batekin, Idoia!"
Hauxe da kasualitatea, nik poltsan metro bat izatea!.Has gaitezen








Uxue bere saltoa zenbatekoa izan den idazten






Animo Ibai, irakurri zenbakiak







Guk saltoak ematen ditugun bitartean Anastasia, beti bezala, okerkeriak egiten. Orain sakarrontzian sartu da, ea nola ateratzen den











Beatriz, hori dok eta saltoa!!

Orain ikus dezagun Enararen saltoa fotogramaz fotograma












Ona!!












 
Bueno, guztiok egin dugu salto eta hemen dugu horren errejistroa.Bakoitzak bere modura idatzi du: batzuek zenbakiak kopiatu dituzte eta beste batzuk marratxoen bitartez. Baina orain, zer egin dezakegu honekin?


 Proposatu diet grafiko bat egitea. Umeen aurpegiak ikusi ondoren konturatu naiz ez dakitela zer den grafiko bat eta galdetu dut:
-" Ba al dakizue zer den grafikoa?"-
Koldok oso serio erantzun du baietz, errepidean kotxe asko daudenean eta karabana sortzen denean.
Argitu dugu hori "trafiko" dela. Orduan Alainek erantzun zuzena eman du:
-"Ba paper batean zenbakiak ipintzen ditugu eta marra batzuk egiten dira ikusteko noren saltoa den handiena"-
Harrituta utzi nau!



 Zutabe bakoitzaren azpian norberak bere izena idatzi du. Gero, laguntza pizkatxo batekin, ezkerrean saltoaren neurria. Erregela erraldoi batekin marra egin eta kitto!





Orain kolorea aukeratu eta bakoitzak bere zutabea margotzen du.






Anastasiaren saltoa ere ederra izan da


Konparaketak egin ondoren, konturatu gara zutaberik eta altuenak zenbakirik eta handienak dauzkatela , batzuk hiru zifratakoak dira!!.
Ikasi dugu, hiru zenbakidunak handienak direla eta aurreko zenbakia zenbat eta handiagoa, orduan eta salto handiagoa eman dugula. Jausi txapelketan onak izango gara, baina matematikan..... HOBEAK!!


Eta hau izan da emaitza.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina