2014(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena

UNTXIAK 5: ZER GERTATU DA ANASTASIAREKIN!!

Gaur sorpresa itzela hartu dugu gelara sartu garenean. Atzo ikastolatik joan ginenean Anastasia utzi genuen bere kaiolan eta gaur goizean UNTXI ZURI BEGI URDIN BAT DAGO!!!!.






Baina, zer gertatu da hemen?. Harrituta geratu gara guztiok eta bakoitza bere hipotesiak ditu:
-" Asko jaten duenez, handitu da eta zaharra bihurtu da. Horregatik zuritu zaio ilea, nire aititeri bezala"- dio batek.


-" Eeeeeez, beste untxi bat etorri da eta Anastasia irentsi du!"- beste batek.
Egia esateko ez dakigu zer gertatu den eta Anastasia bada ala ez. Ondo behatu eta gero, seguru gaude ez dela Anastasia. Misterio galanta daukagu esku artean.


Orduan norbait konturatu da etxetxoan paper bat dagoela.....

Argitxoren gutuna!. Ea zer esaten digun:

Kaixo laguntxuok:

Jada konturatu zarete Anastasia ez dagoela, ezta? Nik eraman dut mendira egun batzuk pasatzera bere familiarekin, zuen gelara etorri zenetik ez bait ditu ikusi.
Baina jakin dudanez UNTXIEI buruz gauza asko ikasten zaudetela, nire laguntxo bat utziko dizuet. Bere izena FURBIZURI da. Anastasiaren lehengusina da eta bera baino nagusitxoagoa da. Zaindu ondo eta egun batzuk pasa eta gero Anastasia bueltan ekarriko dut.
A!, Gauzatxo bat: Furbizurik euskara bakarrik ulertzen du, beraz hizkuntza honetaz baino ez diozue hitzegin behar.
Bueno, agurtu baino lehen, esan nahi dizuet oso pozik nagoela euskaraz gero eta hobeto hitz egiten duzuelako.
Jarraitu horrela, lagunok eta laster arte!!

Argitxo


Dena argituta. Eskerrik asko Argitxo!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina