2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

UNTXIAK 4: ANASTASIA


Gaur lagun berri bat etorri da gure gelara: Mikel. Untxi txiki bat ekarri digu eta bere aurkezpena egin du.




Anastasia deitzen da eta oso txikia da. Mikelek untxiei buruzko gauza asko erakutsi dizkigu eta Anastasia nola zaindu behar dugun azaldu digu.







 Nola hartu behar dugun minik ez egiteko....


.... belar lehorra nora bota behar dugun....,


... zenbat janari bota behar dugun....,


.... eta barazki freskoak ez zaizkiola falta behar ere.


Anastasia kanonigoak jaten









Barazkirik ez daukagunean, belarra ematen diogu. Txiza-loreak izugarri gustatzen zaizkio.
- "Anastasia, gero ohean txiza egingo duzula!"- diote umeek.






Egunero makinistak janaria eman eta ura aldatzen dio untxiari.









Jende askorik ez badago jolastokian Anastasia ateratzen dugu.







Ostiralero, makinistak eta bi laguntzailek kaiola garbitzen dute.










Baratzetik barazkiak hartzen ditugu untxiarentzat eta ostiralero untxiaren hondakinak bertara botatzen ditugu konposta egiteko.















 Barazki ederrak hasiko dira ongarri honekin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina