2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

AREITZ SOROAN. 4 URTE B

Kaixo guztioi!!
Hemen duzue Areitz Soroan atera genituen argazki bilduma. Gauza asko ikusi eta ikasi genituen egun horretan baina hoberena..... PRIMERAN PASATU GENUELA!!!






Lehenengo, Jonek azalpen txiki bat eman digu baina gu irrikitan gaude eskuak oretan sartzeko.




Irina mahai gainera bota eta legamia gehitu diogu. Legamia eskuekin desegin eta nahastu dugu.













 
Orduan Jonek azaldu digu launaka sumendiak egin behar ditugula eta erdian zulo bat izan behar dutela.










Gero zuloetara ur epela eta gatza bota du.




Hau da hoberena!. Plastilina baino bigunagoa, leunagoa eta epelagoa da ore hau.





Baina oso likagarria!!
















Orain rodilloarekin behin eta berriro.








Elkartu dugu ore guztia eta orain trapu batekin estalirik utzi behar dugu. Bitartean labea piztuko dugu.









Jon eta Rober oso goizetik altxatu dira ogi orea prestatzeko guretzat, guk egin duguna oraindik fermentatu gabe bait dago. Baina konturatu gara handitzen ari dela.
Orea zatitu eta banatu dugu.




Orain nahi dugun forma emango diogu. Jonek erakusten digu tximeleta, marrazkiloa eta "ritxi" ogia egiten. Bakoitzak aukeratuko du nahi duen forma.





Klaudia eta Rahjab ez dira etorri baina ogi bana egin diegu.
Orain bagoaz labean sartzera.















Ogiak labean sartu eta bagoaz baratzetik paseotxo bat ematera.





Bazkaltzera!!!




Orain gure ogiak nola egosi diren ikusiko dugu...







 

 

 

 




Ogiak gordeko ditugu eta bagoaz animaliak ikustera













 


















 


















Animaliak ikusi eta laztandu ondoren, beste ekintza bat egitera joango gara: sagar zukua prestatzera hain zuzen ere.






 

 

 













 




 



 



 
..... zurrusssssst!! 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina