2013(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

KOLOREEN MAGIA: AZALAREN KOLOREA

ZEIN DA AZALAREN KOLOREA?

Koloreei buruzko proiektu berri bat hasi dugu eta gai honen inguruan ibiliko gara ikasten eta jolasten. 

Umeak pozik daude eta koloreei buruz asko hitzegin dugu.
Gaur barriro berba egin dugu bukatu gabe daukagun buruhandiari buruz.Adostu dugu pena bat dela bukatu gabe gelditzea eta margotu behar dugula erabaki dugu. 





Gure azalaren kolorea zein den galdetu diet eta ez dira adoz jarri. Ibai-k dio grisa dela, Naiarak "txokolate" eta beste batzuk larrosa eta marroiaren artean ez dira adoz jartzen. Orduan Aroak oso seria zera esan du: "pues color carne", noski!.






Bihar gure azalaren koloreen konparaketak egingo ditugu eta saiatuko gara gure printzesaren azala egiteko kolorea lortzen.


Oier zuria da eta Furqaan beltzarana


Azal argia eta iluna
Ohartu gara tono ezberdinetako azalak daudela.....







....eta norberarena ere eguzkiaren eraginez aldatu daitekela.


                     MAKILAJE FESTA!


Gaur Idoiak nezeser bat ekarri du.Zer ote dago barruan?




                                 





Azalaren kolorea makilajearekin aldatu daiteke.





 Bi koloretako aurpegia daukagu orain.









Ispilu aurrean barre pilo bat egin dugu.






Tenperekin nahasteak eta nahasteak egin ondoren azal tono ezberdinak atera ditugu baina gure buruhandiarentzat ume gehienek aukeratu dugun kolorea BEIX argia izan da.

                        
Eta hasi gara jo eta ke lan egiten



Hemen daude gure neska-mutilak lanean
Urre kolorekoa izango da koroa.....


..... eta ezpainak larrosak.

1 iruzkin: